Logela bikoitza
Bikote ohea edo bi ohe banakatu aukeran
- 2 ohe
- Bainugela 1
- 2 pax
- 20 m2
20 bat metroko logelak dira gutxi gora- behera. Amaiurko zelai ederrak, Gaztelua, aintzinako etxe historikoak eta baserriak ikusten dira leihoetatik.
Logeletako dekorazioa zaindua dago, altzari sendo eta erosoekin.
Logela guztiak bere komuna daukate, ile-lehorgailua, eskuoihala, xaboia eta xanpuarekin. WIfi doakoa da eta sosa kutxa ere badaukate. Ohe bikoitz elkartuak bikoteentzat eta bi banatuak nahi duenarentzat.
- Horma-armairua
- Wifi konexioa
- Bainugela pribatua
- Telebista
- Ohe handiak
- Sosa kutxa
Pentsio erdiaren aukera eskaintzen dugu, gosaria eta afaria barne hartzen dituena. Gosaria kontinental motakoa da, eta afarian menu anitza eskaintzen da, lehen plater, plater nagusi eta postre desberdinen artean aukeratzeko. Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu esteka edo jarri gurekin harremanetan.
Gure kafetegian gosari goxoak jateko aukera izanen duzu.
ERRESERBA ZUZENA
Gela honetan egon nahi al zenuke?
Baztango bailaran egoteko toki eroso eta lasai bat bilaka zabiltza, jatetxe eta guzti? Zure zai gaude Jauregi Borda Hotel eta ostatuan.